Glissando

Glissandoa adierazteko zeinua

Glissando musika-tresna batean eskala goranzkoan edo beheranzkoan nota batetik bestera igarotzeko nota horien arteko guztiak bizkor eta behatzak labainduz jotzea. Pianoa jotzean, behatz lodiko azazkala, edo erdiko hatza, bizkor labaintzen da tekla zuri edo beltzen gainean. Harizko musika-tresnetan eta haizezkoetan tonu batetik bestera igarotzea. Askotan lerro zuzen batekin adierazten da, edo bi tonuen arteko lerro makur baten bitartez.


Developed by StudentB